jueves, 27 de mayo de 2010

Skinhead mugimendua Britainia Handian sortu zen, 1960ko hamarkadako krisi ekonomikoaren testuinguruan. Mugimenduko kideak langile auzoetako gazteak ziren, asko eta asko immigrante jamaikarren seme-alabak. Antilletatik etorritako neska-mutil beltz horietako asko rude boy kale-leinukoak ziren, eta skinhead kulturan eragin zuten. Mugimendua kulturala zen batez ere, eta estetika eta musika jakin bat entzutean oinarritzen zen, berezko ezaugarri politiko jakinik gabe. Zehazki, mod mugimendu estetikoaren erradikalizazioa ziren, eta ska, rocksteady eta reggae musika entzuten zuten.

1970eko hamarkadan, baina, elementu faxistak (National Front alderdi ingelesa, adibidez) skin mugimendua bereganatzen saiatu ziren, skinhead-ak betirako zatituz.

Gaur egun joera oso desberdinak daude skinhead izenaren atzean. Alde batetik, skin antifaxistak daude, komunistak zein anarkistak bilduz. Hauek RASH (Skinhead Gorri eta Anarkistak) edo SHARP (Aurreiritzi Arrazialen Aurkako Skinheadak) taldeetan bildu ohi dira. Lehenek jarrera ideologiko antikapitalista argia defendatzen duten bitartean, bigarrenek antifaxismoa eta antirrazismoa azpimarratzen dute. Bestetik, skin arrazista edo neonaziak daude. Skin antifaxisten ustez hauek ez dira skinheadak, skin mugimendua etnia nahasketatik (ingelesen eta jamaikarren seme-alabak) sortutako langile-mugimendua baita, eta bonehead deitzen diete neonaziei. Skin neonazien nazioarteko talde nagusiak Hammerskins edo Blood & Honour bezalako erakundeen inguruan elkartzen dira.

Skinhead mugimenduarekin Oi! musika lotu ohi da, punkaren eboluzio gisa hartu ohi den musika estiloa. Ska eta Reggae estiloak ere bereganatu zituzten, ezaugarri bereziak emanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario